XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fluxuarentzat altuera alde batera uzteko modukoa duen zilindroa hartu da Gaussen gainazal gisa, eta honen bitartez indukzio magnetikoaren fluxua kalkulatu da.

Adibide moduan airea ingurune magnetikoarekin (ferromagnetikoarekin) konparatzen badugu ingurune magnetikoaren iragazkortasuna airearena baino milaka aldiz handiagoa izan daitekeenez, material magnetikoa/ airea bereizketa materialean, airearen aldean, indukzioa gainazalarekiko ia elkartzuta izango dela ikusiko dugu.

Gertaera hau ingurune magnetikoaren eraso-angeluarekiko guztiz independentea da.

Gogora dezagun eroaleetan eremu elektrikoaren eremu-lerroak gainazalarekiko elkartzutak direla, eta ez ia elkartzutak, indukzio magnetikoaren lerroak material magnetikoetan bezala.

19.3.3. irudia

19.4. MATERIAREN PARAMETRO MAGNETIKOAK: SUSZEPTIBILITATE ETA IRAGAZKORTASUN MAGNETIKOA

Airezko nukleo batean M = O denez, indukzioa B = O H da Ingurunea magnetikoa denean antzeko erlazioa idatz dezakegu, baina kasu honetan M ez da nulua izango: